XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JESUS-EK BERE AMA TOPO EGITEN DU

Jesus-ek bere
Ama topo
Egiten du...
Biek alkarri
Begira
Gelditzen dira...
Bai begiratze
Ziztakor / Samingarria!...
Bion biotzak
Zulatzerañoko
Begiratze
Begira!!!

Ama maitea!:
Aundiak dira
Nere gorputzeko
Oñazeak...
Aundiagoak
Zure arpegi
Makalari
Ikusi... eta
Nere gogoak
Dituen min da
Naigabeak!!